IBILALDIKO DENDA ZABALIK

Dakizuen bezala, azkenean ezingo dugu Ibilaldia ospatu urriaren 18an. Hala ere, egun horretarako zerbait prestatzeko asmotan gabiltza, eta honekin batera, gaurdanik Ibilaldiko denda zabalik egongo da urriak 18 bitartean. Azken txanpa honetan egunero zabaltzeko asmoa dugu, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 19:00etara eta larunbatetan 11:00etatik 13:00era.
 
Hau guztia kudeatzeko boluntarioak behar ditugu. Honetarako prest bazaude ondorengo Doodle orrian zure izena eman eta zurekin harremanetan jarriko gara.

#HelHorri