URRIAK 12 -18:00etan: GORA KASETE!

Ibilaldia 2020ren egitarauaren barruan "Gora Kasete!" ikuskizuna eskainiko digu Eidabe taldeak Elorrioko Txintxirri Ikastolan. Ikusle kopurua mugatuta dago eta, ondorioz, umeekin gurasoetako bat bakarrik etor zaitezten eskatzen dizuegu, ume gehiagorentzako lekua ere egon dadin. Izena eman ostean ez duzu besterik egin behar. Ikuskizunera ordua baino lehenago etorri zaitez, apurka-apurka eta distantzia mantenduz sartu ahal izateko. Sarrera San Jose kaleko burdinezko atean egongo da. Bertan izen-abizenak eman eta, zerrendan zaudela egiaztatu ostean, tenperatura hartu, eskuak desinfektatu eta barrura! Jarlekuak familia bakoitzetik etorriko zareten pertsona kopuruaren arabera multzokatuta izango ditugu, besteengandik segurtasun tartea gordeaz.